ARTIXTEN TOPAKETA 2010

Egitaraua-artixten info

Hauxe izan zen antolatu genuen azken Artixten Topaketa. 2010. urtean dagoeneko osasun arazoekin genbiltzan eta ekimenean lagundu ziguten hainbat lagunei esker (Jordi, Ana, Hanni, Juanjo eta abar) eta parte hartu zuten artixten borondate onari esker atera zen aurrera. Oraingoan kokalekuz aldatzea erabaki genuen eta Urbieta kaletik Plaza Berrira eraman genuen ekimena. Hauxe antolatutakoa:

ARTIXTEN TOPAKETA 2010 
Hernani, Plaza Berri.

EGITARAUA 
2010-10-02 

11:00 
Grafitti margoketa (egun osoan zehar) 
Hernani zein inguruko herrietako grafitti margolariak gai librean. 

Grafitiaren hastapenean...

Grafitia (solidarioa) amaituta :-)


DADDY JEFF sesioa 

 

Selektah Kolektiboko abeslaria izandakoa bakarlari modura dabil orain. Disko berria kaleratu berri du eta bertan kolaboratzaile ugarirekin batera osatutako instrumentalak entzun daitezke. “diskoa orain promoan dago tirada laburrean trip hop estiloan ekoizturiko diskoa da, euskarazko esaldiekin eta hitz-jokoekin. hiphop erritmo ugarirekin ta kolaborazio nabarmenekin horniturik doa diska: mixel ducau(vientos),susana cancer(piano), kemen lertxundi(guitarra clasica), javier muguruza(acordeon), jordi savall(viola de gamba)...etab luze bat”. 

Daddy Jeff, platoekin duen trebezia erakutsiaz.

 

12:30-13:30 
Funk Dantza erakustaldia. Urban 13 + lagunak. 
“Donostiako Urban 13 dendaren inguruan Hip-Hop mugimendu handia dago (break dantzariak, grafitti margolariak, rap abeslariak eta abar). Artixten Topaketarako dantzari gazteen funk dantza erakustaldia prestatu dute”. 

Urban !3ko ikasleen erakustaldia. Eskerrik asko Marta, Diego eta ikasleak.

 

13:30-14:30 
SESIOA 

14:30-16:00 
Bazkaria 
SESIOA 


16:00-17:00 
KOMUNEKO PAPEREAN antzezlana 
"Komuna, poesia eta musika uztartzen dituen ikuskizuna da Lizarriturri
DJ doktoreak eta Imanol Epelde Pagolak, 27zapatak egiten duguna.
Eszenatokia komun bihurtzen dugu eta jendea crackainean jartzen.
Komuneko plazerei literaturarena gehitzen diegulako. Crackik oraindik
egin ez baduzu, hementxe aukera!" 
 

Imanol Epelderen komuneko hausnarketak. Garbi utzi zituen gauzak :-) Eskerrik asko Imanol. 

17:00-19:00 
Molotoff Irratiaren denboraldi berriko aurkezpena. Prestatzen ari diren programazio berriaren informazioa zabalduko da. 

KANTAUTOREAK 

17:00 
IOSUNE kantautorea 
“Iosune Marin Hernaniko abeslari gaztea da. Beti Goruntz taldeko abeslari eta gitarra izandakoa bakarlari bezala aurkezten zaigu orain gitar akustikoarekin osatutako abestiak eskeiniaz”. 

(Argazkirik ez dugu. Barkatu Iosune eta eskerrik asko)

18:00 
AINGERU kantautorea 
"Ia bi urte igaro dira Aingeruk bere lehengo lana, Meinhattango kantuak, aurkeztu zuenetik. Orain bigarren diskoan lanean ari da musikari donostiarra, non beste musikari batzuen laguntza izango duen. Estrenatzear dagoen diskoaren kantu batzuk entzuteko aukera egongo da larunbateko Artixten Topaketan" 

Aingeru, gertutik. Natural, azaleko gehigarririk gabe :-)


Egun osoan zehar 
Artixtentzako POSTUAK 

Azkenean, egun ederra pasa genuen hainbat lagun eta artixtez inguratuta. 

Soinu teknikari lanetan aritu ziren Juanjo eta Thompsoni eskerrak

Juanjo Txispi bazterrak nahasten (beti bezela) eta Thompson, laguntzaile :-)

 

Eta baita prestaketa lanetan lagundu ziguten Jordi, Ana, Mertxe, Hanni eta gainontzekoei. Mila esker eta besarkada!

Jordi, adi eta lanerako prest beti. Besteak txutxumusean :-) Egin beharrekoa egin eta gero, noski :-)

Hurrengorarte!